ordez
1 postpos. Aipatzen denaren lekuan, ordainetan edo haren truke. (-en atzizkiaren eskuinean). Luma darabil orain armen ordez. Merezi zuen sariaren ordez, kate lodiak hartu zituen. Haren ordez mintzatu beharrean aurkitzen naiz. Euskararen ordez eta euskararen lekuan beste zerbait dugula maite. Topic eta thema-ren ordez euskaraz "mintzagai" erabil daitekeela iruditzen zait. K-ren ordez C idatziz. Ematen didazun askatasunaren ordez, zer emango ote nizuke, baina? Eman zioten libra bat txokolate, mesede horren ordez. Ba omen ziren behinola bi aita santu, baten ordez. Asearen ordez gosea. || Ordez emango digu betiko zerua.
2 postpos. Beharrean, orde. (Partizipio burutuaren eskuinean). Zer ikus eta zer suma egon ordez, bere burua Jainkoari egotz diezaiola. Nekatu ordez ihesi dabiltzanak.