prestatu, presta/prestatu, prestatzen
1 du ad. Zerbait erabilia izateko eran, edo bere egitekoa betetzeko moduan, jarri. Ik. gertatu 4; apailatu; paratu. Bazkaria prestatzen ari dira. Banoa afaria prestatzera. Aretoa dantzaldirako prestatu zuten. Bihur gaitezen gure Aita onagana, honela iristeko prestatu digun betiko bizitza. Eskoletarako prestatu diren liburuak. Zuretzat prestaturik daukan koroa hartzera. 2 da/du ad. Zerbaitetarako gai gertatu; norbait zerbaitetarako gai egin. Ondo hiltzeko presta gaitezen. Heriotza on batera prestatu nahi duenak. Bergarako Mintegian, ikerketarako premiazko ziren langileak prestatu nahi zituzten. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Ez dugu lan mota honetarako jende prestaturik.
3 da/du ad. Azterketa bat edo proba bat gainditzeko ikasi behar diren gaiak edo egin behar diren ariketak ikasi edo egin. Uda hura aprobetxatu zuen azterketa teorikorako prestatzeko. 200 metroko proba prestatzea da Saiesen erronka.
4 du ad. g. er. Maileguz eman. Dirua prestatuko luke interesik kobratu gabe?