programa
1 iz. Egitaraua. Jaietako programako ekitaldiak bertan behera utzi dituzte.
2 iz. Ikastaro bateko ikasgaien edo azterketa bateko gaien adierazpena; ikastaro batean erakusten diren eta azterketa batean eskatzen diren gaien multzoa. Eskola programak. Euskal Filologiako lizentziako programa.
3 iz. Ondorio edo emaitza bat iristeko asmoz zehazten den urratsen segida; pertsona, talde, alderdi edo kidekoren baten asmoen adierazpena. Ik. egitasmo. Eraberritzeen programa. Epe luzerako programa. 4 iz. inform. Ordenagailu batek eragiketak egiteko behar dituen aginduen multzo antolatu eta formalizatua. Konputagailu eta programa konplexuak erabiliz, 25.498 gene aurkitu dituzte landare honetan.