1 emaitza saltoan bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH:AS | 2019-10-02 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: SALTOAN (saltuan V-gip). Ref.: Gand Eusk 1956, 229; Elexp Berg. a) De un salto; (fig.) con prontitud, rápidamente. "Apostua egin euen arto pillia zeiñek pasau saltuan (V-gip)" Gand Eusk 1956, 229. "De un salto. Saltuan pasau dot errekia" Elexp Berg. Esnatzen da saltoan, / jartzen da begira, / irrintzia datorren / aldeko mendira. It Fab 75. Bainan luze lukete orok kausituko, / gehiago ni banintz hemen hedatuko; / hargatik Nafarroa uzten dut saltoan, / izenik ederrenak ageri lerroan: / Lehenbiziko Mina, Eraso, [...]. Hb Esk 157s. Mutil gaztea joan zan saltoan Otzartera eta andik ekarri zuan beteta. Zab Gabon 67s. Zezena sartu zaie / kala baioneta. // [...] panparroi juanak dira / putzura saltuan. Xe 205. Berinak mila pusketan dira orai, eta [...] marroa, erhotua, bi hiru aldiz heldu da oraino saltoan, puska hek berriz puskatu beharrez. Barb Sup 94. Eta, [...] hoi erraitean, brixt, saltoan badoa axeria lurrerat. Barb Leg 138. Yeikitzen da saltoan beizaia ta badoa. Or Mi 60. Gu pozik egoten giñan gure txandia etorriko zala. Eta gu gizon egin orduko, mutillak ikasi eben, eta gure txandia saltoan pasau da. And AUzta 96. b) Saltando. Soñua jotzen ari zana're / etzan ixiltzen orduan / dantzan askorik etzekitenak / asiko ziran saltuan. Uzt Sas 107. Donostiyara pozez / gaur etorri gera: / ariñ makil saltoan / Aldapetan bera. Echag 80.
adib.: salto iz. Jauzia. Hiru saltotan heldu zen zerriak zeuden lekuraino. || Esnatzen da saltoan, jartzen da begira.
saltoan 6: Elkar 5 (Ate ondoan zegoen beste bat saltoan zutitu eta atzetik abiatu zen), EiTB (saltoan jaikiz).
saltoan 29: Berria (Budapesten saltoan hasten naizenean ikusiko da ondo nagoen ala ez), Iñaki Mendiguren 21 (Dursley jauna saltoan zutitu zen, lokietan zainak taupaka zituela), Fernando Rey 3 (Baimena ematen badidazu, erakutsiko dizut - esan nuen eta gero, ezko oihalezko sofa aldera seinalatu bitartean, hara saltoan joan eta airean buelta emanda bizkarrez erori nintzen), Patziku Perurena (Aurreneko saioa lurretik bertatik: gerezi mordoz gehisko kargatu eta lurrerantz abaildutako bazterradarrik bajuenak eskua luzatuz saltoan harrapatu nahian), Itxaro Borda (Dantek Beatrizen ohoreetan minberaki agertu infernuko zirkuluak saltoan trebeskatu eta orroaz alde egin!), Marias Mugica (Zaldiz ibiltzen eta ezpata jokatzen ikasi dut, tenisean ere bai, gorako eta luzerako saltoan aritzen naiz arin asko, orduak eta orduak ibiltzeko gauza naiz eta bai mendietara igotzeko ere), Xabier Olarra (Tipo bati, azazkalak zapaldu baitizkio 'ta di-da bigundu hankako hatzak, maskurrak, gogortasunak, saltoan joan da handik).
Inesiboan lexikalizatutako adberbioa, eta azpisarrera gisa jasotzea komeni da, salto batean bezala.
Azpisarrera gisa jasotzekoa salto sarreran.