1 emaitza sekula betiko bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

sekula betiko
adb. Betiko. Ik. beti-betiko 2. Gorde gaitzazu ordu onean, zure kolko zabal mardul gozo indartsuan, sekula betiko.

Aztergaia: sekula betiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SEKULA BETIKO a) "(Por los) siglos de los siglos" Añ. Gobernadore ondar ibaiko / egiten zaituz zeu sekula betiko. EgiaK 89. Sekula betiko niganik aldegingo zaituedaz. Añ MisE 59. Gorde gaitzatzu ordu onean, zure kolko zabal mardul gozo indartsuan sekula betiko. Izt C 8. b) (Adnom.). Eterno. Euren bitartez zeruko gloria ta sekula betiko atseginak irabazteko. Añ NekeA 263.

sekula betiko 10: Elkar 7 (“Zin egiten dut: elkar noraino gorrotatzen zuten jakinik ere, malkoak ikusi nituen bi anaien bisaietan, elkarri sekula betiko adio erratean”), EiTB (“Tristurak ere ez dira sekula betiko…!!!”), Argia 2 (“Theodorico II.a bisigodo aliatuari laguntza eskatu zion eta honen anaia Fredericok bagaudak borratu omen zituen, sekula betiko, Erromako Inperiotik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

sekula betiko 71 (horietatik 42 izen bereziak dira: Sekula Betiko Lurraldea): Julen Gabiria 42 (“Peter eta Wendy horretan agertzen dira, jakina, Sekula Betiko Lurraldea eta Kako-oker kapitaina”), Jon Muñoz 15 (“Ez dut gehiagorik galdatzen, non ez den gure adiskidantzak iraun dezan sekula betiko; ordea, arren otoi, ez gehiago izkiria”), Felipe Juaristi 2 (“itzultzen, eta errusieratik herri ipuin bat gaztelerara, senarra heriotza zigorrera kondenatu eta gero, gizonaren tokian, gizona beharrean, bera hil zezaten bere burua eskaini zuen emakumearena eta, hala jokatuta, gera zitezen, lur gainean gizona, bizialdirako aske, eta lurpean emakumea, sekula betiko preso”), Joxan Elosegi (“Amari galdetu nahi nion zer nahi zuen, dirua edo ni, jakin nahi nuen Yvanek, hil baino lehen, arrazoia ote zuen, sekula betiko bukatzeko”), Jon Muñoz 2 (“Lo suspergarri bati emana ote, ala koman eroria sekula betiko?”), Karlos Linazasoro 2 (“Sinetsiko al dit norbaitek adierazten badut William Lang paraxutista oinaztarri baten gainean zamalka galdu zela sekula betiko?”), Juan Garzia 3 (“Sekula betiko segituko dugu izaten Zeusen eta Pandoraren biktimak.”), Joseba Sarrionandia (“Zeure ama bera ere infernuko suzko amildegian higatu beharko zen, eta hatz puntak uretan bustiko zituen, Padre Mendiberen esanetan, eta hatz puntetako ur tanta hori ezpain erreetara eramaten ahaleginduko zen sekula betiko, alferrik beti”), Harkaitz Cano (“Askotan maletak itxita geratzen ditun, sekretu guztiak barruan gordez sekula betiko”), Eskarne Mujika (“Véra maite zuela esaten zidan, Véraz maitemindurik zegoela, eta sekula betiko damutuko zaiola oporretan nirekin joan izanaz”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adberbio-sintagma lexikalizatua da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa sekula sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper