1 emaitza so bat egin bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH:AS | 2019-10-02 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: SO BAT EGIN Echar una mirada. So bat egiñik leze hari ikhusi ditu [...] animalen hatzak eta herexak. Tt Onsa 67. Ene Jinkua, sokhorri emaiteko so bat egidazü. Mst III 23, 2 (Ip so egidazu). Jinkua [...] so bat egizü zure zerbütxariaren phenari. Ib. 20, 3 (Ip ikhusazü zure zerbützariaren nekia). Maikide guztiok txantel ari so bat (begirakune bat) egin ginion. A Ardi 84. So bat ere egin gabe. Ardoy SFran 227. (Con determinantes). Iaun kapitaño haren plazan banintz, halakoer, so on bat eniro egin. Tt Onsa 112. Egunian behin [...] egiezu begitarte eta so hon bat, edirenen duzu [...] [librian] zure arimak, behar diana oro. Ib. 4. So lehiatü bat aldiz egiten badeitazü, berhala azkartzen [...] nüzü. Mst III 8, 1 (Ip so egiten badeitazü). Ikusten zian bi beretter haiek halako so bat egiten ziela algarri, erran nahi üken balie bezala [...]. Const 39. Xalbador erdiko athetik agertzen da. So trixte bat egiten diote. Ox 38. So galdekor bat, erdi-beldurtua, egin. Mde HaurB 84. Ixilka joan [zen] [...] azken so baten egiterat bere sortetxeari buruz. Ardoy SFran 145. Zure parropiako elizan sartzen zirenian, egizu so bat zure aitzinian ioan diren zure askaziak, adiskidiak eta zure ezagutiak, eta orhiturik haren hilziaz [...]. Tt Onsa 41.
adib.: so egin Begiratu, behatu. So egiozu. Halako irri maltzur batekin so egiten zidan. So egizu nor heldu den. || So bat ere egin gabe.
Ez dugu aurkitu so bat egin formarik.
so bat egin 7: Herria 2 (Mündorori zabalik den jünta hortara jiteaz gain, Filipe BIDARTen libro üzteko galtegite horrez xehetarzün haboro bildü nahi düanak, so bat egiten ahal deio www.filipeaska.com internet guneari), Piarres Aintziart 2 (Lehenik egunkari bat erosten dut, baina doi-doia so bat eginen diodala, bar baten kanpoko mahaian hartuz edateko freskoa eta itzalean zabaldua banu bezala gorputz osoa), Elena Touyarou (Elizan sartzean nahiz ateratzean, Marik ezin izan zuen egon erretore etxerantz saihets so bat egin gabe), Koldo Izagirre (Ez zien hitzik egin, ez zien so bat egin), Menane Oxandabaratz (Lehenago joanen niz kultura orrialdeetara, eta gero politikari ere so bat egiten diot, ba, egia da).
Esapidea da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, begiratu bat eman bezala. begiratu bat eman adibidea azpisarrera egin.
Azpisarrera gisa jasotzekoa so1 sarreran.