soil
1 adj. Lursail edo eremuez mintzatuz, landarerik ez duena. Lehen arboladiz betetako mendiak, soilak agertzen dira gaur. Gure mendiak soil eta gorri gelditu dira. Lur soil eta larrutuak. || Basoetako zuhaizti denak soil-soil eta hezur hutsetan gelditu ziren.
2 adj. Lagungarri edo apaingarri guztiez gabetua. Egia soila. Jakite soila hitz-jario alferretatik bereizten. Hemingwayren kontatzeko modu soila, elkorra itxuraz. Poesia huts-soila, edertasun biluziaren ispilu izan nahi lukeena. Zinema jator honek aski du irudi soila, itxurazko edergarri berri horiek jantzi gabe. || Soineko soil-soil batekin zihoan.
3 adj. Burusoila.
4 (Izen gisa). Gizona eta gizartea bere soilean, itxuratu duten inguruneaz aparte.
5 adj. Hutsa, aipatzen denaz besterik edo bestelakorik ez duena. Pentsatze soilak buruko ile guztiak lazten zizkidan. Ez nintzen, beraz, teknokrata, baizik teknikari soil. Soldadu soil direnak.