suntsitu, suntsi, suntsitzen
1 da/du ad. Izatea edo egitura galdu, desegin edo deuseztatu. Ik. ezereztu; triskatu. Gizonaren bizia suntsitzen da kea bezala. Hitzak, ohiturak, tresnak, lanbideak, piztiak eta are gizajende osoa suntsitu arte. Artalde guztia suntsitzearekin suntsitu zen izurritea. Hilko naiz, baina ez naiz osoro suntsituko, geroagokoetan neure aztarna utzi gabe. Suak suntsitua. Haren izena, omena ez ezik, aspaldi suntsitu baitzen. || Sitsak jo eta herdoilak jaten ez dituen aberastasunak, zabarkeriak, ordea, eta nagitasunak ezerez hutsean galtzen eta suntsitzen dituenak. Eskutada bat hautsetan nola suntsi daitezkeen hainbeste egur hain lodiak. 2 da ad. Desagertu. Eta hitz horien ondotik, berehala suntsitu zen zerutar mandataria.