trakets
1 adj. Moldakaitza; sotiltasunik edo dotoretasunik ez duena. Sagardoa ez dut gogoko, dantzan ez dut egiten eta pilotan arras traketsa naiz. Ai, alfer, trakets, ardozalea! Axaleko irizpideak eta neurgailu traketsak generabiltzan. Bilintx arlotearen bertso traketsak. Euskara trakets eta baldarrean egindako liburuak. Herioak eraman du itxuratxarki, erarik traketsenean, istripu ergel batean.
2 adb. Moldakaizki. Norbaitek, oker edo zuzen, trakets edo dotore, garbi edo mordoilo, alor hori lantzen ez badu, lantzeke geldituko da.