tratatu1, trata, tratatzen
1 du ad. Norbaitekin edo zerbaitekin aipatzen den eran jokatu edo aritu. Ik. erabili 5. Norbait ongi, gaizki tratatu. Eskularru leunez tratatu ditudala zenbait pertsona eta zenbait pentsabide. Biguntasun gehiegirekin tratatzen zuela bere gorputza. Mila demoniozko bare adarduna, nola tratatu duzu nire babarruna? 2 du ad. (Gai batez mintzatuz). Gaia eta tratatzeko modua direla eta. Makina bat kontu genuen tratatu.
3 du ad. Gaixo bat edo gaixotasun bat sendatzeko hainbat bide edo tratamendu erabili. Tuberkulosia tratatzeko.
4 du ad. Harremanak izan. Auzoko galai batekin nintzen ustez tratatzen hasia; hori den arte, ez da faltako gezurra eta malezia.
5 du ad. Gai bati, kontserbatzeko, eraldatzeko edo lantzeko, prozesu jakin bat ezarri. Materia organikoa, aurrez tratatu gabe, ezin dela zabortegietara bota.