trinko
1 adj. Hutsarterik gabe baturik edo elkarturik dauden zatiez osatua. Harri trinkoak. Arte gogorra bezala trinko, gorosti hezearen antzera zimel. Gogoeta hutsen erreinutik kanpora, mundu zabaleko gauza gogor-trinkoetan. || Talde trinko baten indarra eta bultzada.
2 adj. Betegarririk ez duena, mamitsua. Liburu lodi eta trinkoa. Ahalik eta trinkoena bildu gogo nuen gaia. Itzulpena laburra eta trinkoa da. Historia-liburu mardul eta trinko bat. || Lau eguneko ikastaro trinkoa.
3 adj. hizkl. Adizkiez eta aditz formez mintzatuz, aditz laguntzailerik gabe eratua. Adizki trinkoak dira nator eta dakart.