urri1
1 adj. Behar edo egoki den edo eskatzen den neurrira edo kopurura heltzen ez dena. Ik. bakan. Anton. ugari. Gurasoengandik datorkigun ondasun urria xahutzen. Euskal idazleen familia urrian. Baina orrialdeak urriak bezain trinkoak dira. Euskarak duen indar urria Gipuzkoan dago. Ez dira behar bezain urriak pasarte gogor eta lehorrak. Adimen urriaren jabe naiz. Gure oroimena hain urria ez balitz. Eskola ere urria eman baitziguten. Dakigun frantses urriak iruzur egiten ez badigu. 2 adb. Neurri edo kopuru txikian. Janariz urri zebiltzan. Kexu ginen, lehen Hollywoodeko filmak ugari eta bestetarikoak urri genituelako. Artikulu mugatzailea orain baino urriago erabiltzen zela.
3 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa). Gaiaren larriak eta astiaren urriak orobat eraginik. Hobe genuke den bezala, bere urrian edo ugarian, hartuko bagenu.