1 emaitza urteak bete bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

urteak bete
1 du ad.-lok. Norbaiten edo zerbaiten urtebetetzea izan edo iritsi. Azaroaren 1ean bete zituen urteak. Itxasok eta nik egun berean betetzen ditiagu urteak. Aurten etxetik urrun bete ditut urteak lehen aldiz. Oraingoan Hala Bedi irrati libreak bete ditu urteak.
2 du ad.-lok. Adinean aurrera joan. Adina ez da ajeak justifikatzeko arrazoia, urteak betetzeak ez du esan nahi oroimen ahulagoa izatea. Urteak bete ahala konturatzen zara bizitzea bera dela dohain handiena.
3 Aipatzen den adinera heldu. (Forma jokatugabeetan, adinari dagokion zenbakia adierazten dela). 23. astean bizirik jaiotako umeen % 10 inguru baizik ez da iristen sei urteak betetzera. Aitari deitu zioten gerrarako, eta eskerrak 45 urteak beteak zituela eta lau seme zituela. Ondo gazteak zirenak ikusi nituen, hemezortzi urteak bete gabe zituztenak. Euskal Kultur Erakundeak bere eragina handitzeko asmoak berretsi ditu 20 urteak betetzearekin.

Aztergaia: urteak bete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef 2023-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da. Bide batez, bete1 sarrerako 6. adiera bitan banatzekoa da: 1 Adin jakin batera heldu. 2) Denbora-hedadura jakin bat ahitu.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper