xehakatu, xehaka, xehakatzen
1 du ad. Xehatu, suntsitu. Ik. funditu. Zernahi tresna dorpez joka xehakatu dute Seminarioko borta handia. Daviden armadak xehakatu zuen Absalomena. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Sekula gehiago ikusiko ez zituen senide, lagun, herritarren gorpu xehakatuak. 2 du ad. Xehetasunez azaldu. Handia zitzaidan Miossensen tema hori, inork jakin nahi ez zituenak xehakatzeko. Geroago xehakatuko dugu hori, eta orain ondorio batzuk ateratzea bakarrik egingo dugu. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Zerbitzuen azalpen xehakatua eta prezioak. Madagaskarren kolonizazioaren abiaburuari buruzko froga linguistikoen azterketa xehakatua da hau. Aurrekontu xehakatua.