zabar
1 adj. Bere eginbideak behar den arretaz, lastertasunaz edo txukuntasunaz egiten ez dituena. Ikasle alfer eta zabarra izan zen. Gauza jakina da, Larzabal deritzan langile porrokatu hori zabar samarra dela, zabarra eta utzia, bere teatro lanak inprimatzera ematen. || Izkribuetan nolanahikoak hartu ditugu, goikoak eta behekoak, landuak eta zabarragoak, astiro idatziak eta gogora etorri bezala paperean utzi zirenak.
2 adb. Zabarki. Eta hain zabar eta axolagabe biziko zara?