1 emaitza zakuan sartu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH:AS | 2020-01-14 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: ZAKUAN SARTU. Engañar. "Norbeit zakhuan sartu, rouler, tromper qq.'un" Lh. Bazakiten lagunek etzela xaharra ostatutik plazarako bertsurik eman gabe, ez ordean nola zituen zortziak zakuan sartuko. Ox 204. Nola Uztariztar batek Angelesak zakuan sartu zituen. Zerb Azk 35. Soinu-joile gaizoak etzakien hori, zakuan sartu zutela eta denak haren sosetik dinga-dinga ari zirela edaten. Etchehandi Mozkortzetik 4 (ap. DRA). Nik molde hori ez dutala nehoiz gogokoa izan, eta nor nahik sartzen nauela zakuan. Xa Odol 63. (Aux. intrans.). Equivocarse. Donazaharreko izenari bakarrik beha lezokena lephoraino zakuan sar litake. Zerb Herr 21-8-1958, 2.
adib: zaku 2 iz. (Esapideetan). Zaku irina bezain zuri egina. Ez dira denak zaku berean sartzekoak: ez dira denak berdintzat jotzekoak. Nola uztariztar batek ingelesak zakuan sartu zituen: ingelesak engainatu zituen. Behar bildu bizitzekoa nonbaitetik, zakutik edo zorrotik.
Ez dugu aurkitu OEHko adierako zakuan sartu formarik.
zakuan sartu 3: Herria 2 (Pierrot Amiano laborariak dio "zakuan sartu duela Herriko Etxeak, akort eman delarik Hiribarneko jabearekin ontasun horren erosteko hiru milioi liberetan, etxetiarrari deusik erran gabe), Marzel Etxehandi (Hartaz mintzatzean gogora heldu zait Ebanjelioko hitza "Dohatsu eztiak, lurraren jabe izanen baitira, zeren hark denak zakuan sartu baitzituen, Büchenwalden).
Adibide azaldua denez, azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.
Azpisarrera gisa jasotzekoa zaku sarreran.