zama
1 iz. Abere, pertsona edo ibilgailu baten gainean garraiatzen edo zamatzen den gauza. Ik. karga. Egurgilea, zama bat eginik, lotu zuenean, hasi zen entseatzen ea jasan ahal zezakeen. Geroxeago etorri zen belar zamarekin Nikolas. Bizkarrean zeraman urre zama handia. Zama bildu eta zama jaso, ibilia baitzen kaietan. Itsasontziko zamaren zati bat salduz. Lasterka ihes egin zuten liberalek, zamak utzita. Zenbait unetan zailtasunak izan ditu bizkar gainean zuen zamari eusteko. Nire uztarria biguna baita eta nire zama arina. Zama astuna, pisua. Sarri bizia galtzen dute erleek zamapean. Zama abereak (Ik. zamari). 2 iz. Jasaten zaila den edo gehiegizkoa den erantzukizun edo nekea. Ezin jasanezko zama zait bizia. Zorigaitz handi baten zamak azpiratzen ninduen. Estatuarentzat zama baino ez diren zaharrei bizia kentzeko. Urteen zama astuna.
3 iz. Eraikin batek jasaten duen edo jasan dezakeen pisua. Habe batek jasaten duen zama.
4 iz. Pisu neurri zaharra, hiru kintalekoa, gutxi gorabehera. Kintal burdina ateratzeko behar dira bost zama ikatz.