1 emaitza zin faltsu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

zin faltsu
iz. Gezurrezko zina, gezurraren gainean egiten den zina. Zin faltsua bekatu handi bat al da? Errudun jo zuten, zin faltsua egiteagatik.

Aztergaia: zin faltsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-02-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ZIN FALTSU (faltsü S ap. Lrq; zin falso Hb ap. Lh). Falso juramento. "Faux-serment, parjure" Lh. Egiaren kontra zin eginez, eta hori deitzen da zin falsia. CatLan 86. Zin faltsia bekhatü handi bat deia? CatS 45. Zer da zin faltsua? CatJauf 78.

zin faltsu 7: Berria 2 (“Mills iragan otsailean zigortu zuten, zin faltsua egiteagatik”), Deustuko Unibertsitatea 2 (“Epaileek askatasunez baloratu ahal izango dute lekukoen adierazpenetan izandako kontraesan hori, eta euren kontzientzien santutegian sartuko da konbikzio osagai moduan, baldin eta lekukoaren zin faltsua epaitzeko unea iristen bada”), EiTB 2 (“Eta oso larria da zin faltsua egitea”), Elkar (“Eta, aurrena, esperantza pixka bat emango dizut: Silver, biok bizirik ateratzen bagara otso zulo honetatik, ahal dudana egingo dut, zin faltsua ez beste guztia, zu salbatzeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

zin faltsu 3: Filosofia apaingelan (“Zin faltsua egitera behartu duzue, berarentzat hain zentzugabea den itun horrekin, eta zilegi bihurtzen dituzue zina hautsiz egin ditzakeen krimen guztiak”), Iñaki Iñurrieta (“Honen guztiaren aurretik, Karlomagnok deitutako batzar nagusietan, nazioak azaldu zion .156 ezen, gauzak zeuden bezala egonik, oso zaila zela salatzaileak edo salatuak zin faltsua ez egitea, eta hobe zela lehia judiziala berrezartzea; eta horixe egin zuen hark”), Koro Navarro (“Haziko ahal zaizkizue ahoak buruaren atzean, zin faltsua egiteagatik!”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke. Euskaltermen zin faltsua egite = zinauste (es perjurio) ageri da. EHn zinausle badago, baina zinautsi eta zinauste ez. Aztertzekoak izan litezke hauek.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zin sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper