zirriborro
1 iz. Gaizki taxuturiko marrazki edo letra multzo ulertezina. Ik. zirrimarra. Zergatik ote dira haurren zirriborroak pintura berriaren hain antzekoak? Izenaren ondoan zirriborro luze, bihurri, dotore horietako bat ipini zuen. 2 iz. Izkribu baten behin-behineko lehen idatzaldia. Lehen zirriborroa egin. Argitaratzeko ez diren zirriborroak.
3 iz. Artelan baten behin-behineko lehen irudi, eskema edo ideia. Ik. bozeto. Margolan baten zirriborroa.