zorabio
1 iz. Konortea urritzea edo nahastea eragiten duen ondoeza, oreka galtzea ezaugarri duena. Zorabioak hartu du. Leku goratura igo nahi duenak buruko zorabio bat asko du, behea jo eta bizia galtzeko.
2 iz. Zenbait ibilgailuren mugimenduak, bereziki itsasontzietakoak, eragiten duen goragalea edo buruko nahasmendua. Itsasoan, zorabioari diot beldurra. Bordeletik Buenos Aireserako bide guztian ez nuen izan buruko minik, ez zorabiorik.
3 iz. Sentipen bizi edo ugariek eragindako gogo-egoera nahasia. Ik. lilura. Beren grinen zorabioz beteriko jende hutsa. Baziren egun batzuk zorabio atsegin bat izaten nuela hura ikusten nuen bakoitzean.