zuntz
1 iz. Hariaren osagai bakunetako bakoitza. Ik. izpi; piru 2. 2 iz. Eho eta irun daitekeen gaia, hari itxurakoa; hari itxurako gauzakia. Kalamuaren zurtoinetik ateratzen den zuntza. Adarkizko zuntza.
3 iz. Landareen edo animalien ehunen osagai oinarrizkoa, hari itxura duena. Giharraren zuntzak.
4 iz. Landaretiko elikagaien zatia, mantenugairik ez duena eta digestioa egitean entzimek eraldatzen ez dutena, baina hesteen lanean garrantzi handia duena. Egunean 25-30 gramo zuntz hartzea gomendatzen da, hesteetarako osasungarria baita. Kakao zuntza hartzeak odoleko kolesterol maila jaisten laguntzen du.