zutik
1 adb. Oinen edo oinarrien gainean zuzen, ez eseririk, ez eroririk, ez etzanik. Ik. tente. Esan zion jaiki eta zutik jartzeko. Zutik eta makilak eskuan dituzuela egon behar duzue. Nekatuko zara zutik. Han zeuden, bada, eliz atarian zutik, Oteizaren apostoluak. Auzi nahasiak bideratzen, etxeak zutik edukitzen bezain trebea zen. || Zuhaitza zutik dagoenean, makurtua dagoen aldera erortzen baita. || Gogoko dute sinagoga eta plazetan zut-zutik otoitz egitea. 2 adb. Martxan, bizirik, indarrean; suntsitu edo desagertu gabe. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Ez diot ezer Oñatiko Unibertsitateaz, eroria baikeneukan zutik zegoelako itxuran. Argitasun huts horiek, ordea, teoriaren hezurrak behar dituzte, zutik egongo badira. Ea gizartea zutik egon daitekeen Jainkorik gabe. Zutik gelditzen zitzaizkigun mito apurrak ere deseginik ikusi behar orain.