haserrebide
asarrebide,
aserrabide,
aser-bide.
Motivo de enfado, de riña.
"
Asarrebidea ifinten ibiltzen da (V-arr)"
Gte Erd 273.
Berriz bati ere nik aserre-bide berririk ez emateko.
Mb OtGai II 177.
Orrekin urratuko ditugu gure mutilen eta gure aser-bide guziak.
Mb IArg I 425.
Ta ondo egingo leuke aldabenak olango aserre-bidea sustrai ta asieratik kentzea.
Ag Kr 172.
Bestalde, munduan ta bai etxe bakoitzean ere batzuek Kristoren alde jarriko dira, besteak etsaiaren alde; eta ortik ere berriz gudu-bidea ta asarre-bidea.
Ir YKBiz 202n.
Arrezkero billatzen zizun / asarre-bidea beti.
"Asidero para renovar sus rencillas"
.
Or Eus 182.
Etzan Piarres [...] asarrebide billa zetorkion anai baten petralkeriak entzuteko zegona.
Etxde JJ 26.
Ixil-ixilik lanari lotu zitzaion, iñorekin asarrebiderik gerta ez zekion.
Ib. 32.
Bere esanakin asarrebiderik piztu zezakeala ikusten bazun, ixildu egiten zan.
Ib. 98.
Ez nindun entzuten maisu-antzo, bion gurasoen artean aserre-bidea gertatu baitzan.
Or Aitork 137.
Ta beste edozeinek nigana aserrebide ar zezakena, gazte zintzo arek, beregana asarretzeko ta ni beroago maitatzekoa artu zun.
Ib. 137s.
--Esangura dozun ori, esan ziñeist, jardetsi eutsan emakumeak. --Bada, zera, asarre-bide ezpalitz... --Ez, gauza txarra ez baldin bada.
Erkiag Arran 47.
Ez dut uste San Tomasek berak haserrebide handirik zukeenik, [Orixeren] ahapaldirik gehienetan behintzat.
MIH 261.
Bazuen haserrabiderik, gauzak harako zenbaiten ahotan oraindik "normaltasun" deritzan haren neurriz neurtzen badira, behinik-behin.
MEIG IX 97.