garaitasun
1.
(Dv, H, BeraLzM),
garraitasun.
Superioridad; grandeza.
"Supériorité, état de ce qui est au-dessus, a l'avantage, l'autorité"
H.
"Prominencia, dignidad"
BeraLzM.
Mirets zaite [Mariaren] garaitasun osoaz.
Lar STomas 2.
Benedikatzen dugularik Jainkoa berzen garraitasunaz edo superioritateaz.
He Phil 190 (SP 188 gaingoititasunaz).
Bertzeen gure gaineko garaitasuna.
He (ap. Dv).
Zerk ezarri zaitu bada zur gogor hortarik itzez dilindan? Ez duda gabe, zure etsaiek zure gainean zuketen garaitasunak.
Dh 488s.
Gure animaren anditasun eta garaitasunaren gañean pensatzeko bidea.
Arr May 25.
Nere Iainko, nere xapal onen garaitasun, nere lanaren atseden.
"Celsitudo humilitatis meae"
.
Or Aitork 368.
Oratik [= 'Horacio'] neurri, sotiltasun eta garaitasun sentikizuna du ezaupide, Fray Luisek ain bere-bere egin zuena.
(Interpr?).
Gazt MusIx 62.
2.
Victoria.
v. garaitza.
Amaika [...] estualdi igaroten dabez itxastarrak! [...] Zorionez etorten da garaitasuna (victoria) ta zorigeiztoaz ondamena.
Echta Jos 144.
3.
Nivel, altura.
Pillotan garaitasun kidetsukoak ziran bikote biak.
Etxde JJ 33.