plazerki
Placenteramente; con placer, con gusto.
Zutzaz dire gozatzen dohatsuak plazerki.
EZ Man I 135.
Hala ifernuko eritasunak ere, hango doloren konsideratzeak, hobeki ukitzen gaitu eta aitzin-gibel arazitzen deraku, parabisuko plazeretan, plazerki, pensatzen egoiteak baiño.
Ax 573s (V 368).
Zerua maite badut zeruko gauzak plazerki darabiltzat gogoan.
SP Imit III 48, 6 (Ch atsegiñekiñ, Mst gogo hunez, Ip plazereki, Ol pozik, Leon gogotik).
Penak eta azoteak igortzen baderauskigu ere plazerki hartu behar tugu.
SP Imit II 10, 5.
Hartü zizün papera eta zerratü bere ahürrian eta hala hala plazerki egürüki bere azken orena.
UskLi 215.
Oraingo gizaldiak belaunez-belaun ikasi dituzten beren ixtori ta ibillerak plazerki aipatzen dituzte.
Etxde JJ 16.
Jakin ezkero, beherakoan plazerki lagunduko nizuke.
Ib. 34.
Apirileko ilabetea iragan dezagun plazerki.
Izeta DirG 109.