Parque.
Parke izeneko pasea-leku bardinbagea.
Ag Ioan 141.
Parke de San Diegora joan zan bere aurrarekin.
JAIraz Bizia 99.
Parkeko zuhaitzen artean zegoen bakarrik paseiatzen gaixoa...
Mde HaurB 35.
Igande arratsaldea bere lagun txikiekin igaro du parkean.
Mde Pr 73.
Zerubide au txit da polita, parke guziak bezela.
Txill Let 22.
Parke izkin bat argitzen zuen [iguzkiak]
.
JEtchep 101.
Baztertu giñan Parke eskiñan egoan ezarleku batera.
Gerrika 132.
Inguru hetako hariztegi eta parke ederrak.
Larre ArtzainE 66.
Gertaera orretan azaltzen dira mota guztietako txoriak; aze parke zoolojikua izan biar eban gure erriak. SM Zirik 82. Beste ikuskizun askoren artian, iru parke zoologiko aundi dagoz. Gerrika 218.