ezaxolatasun
(Dv, H s.v. antsia
),
ezaxoltasun,
ezaxolatarzun,
ezazoltasun.
Indiferencia, negligencia, descuido.
"Manque de souci, de vergogne dans le caractère"
Dv.
v. ezaxolakeria.
Dolore handi bat ükhenen düzü, zure ezaxolatarzün eta laxükeria orotzaz.
Mst I 23, 3 (Ip hain ezaxol [...] izanez).
Bihotza ongi bethetzerat [...] ez-axolatasunez lurreko gauzentzat.
Dh 51.
Zure gogoramenduen alderako ez-axolatasunetik.
Ib. 79.
Ez baginu ihardesten hoinbertze amodiori ez axolatasun hormagarri batez baizen.
MarIl 199.
Huts hori etzen haren ez-axolatasunetik heldu.
Dv Lab 157.
Ikhusirik gobernuko aintzindarien nagikeria eta ezaxolatasuna [...] errabia gehiagorekin [...] segitu zuten.
Prop 1876-77, 10.
Erlijionearen gaineko ezaxoltasuna.
Ib. 88.
Jendearen gaixtakeria edo ezazoltasuna.
Prop 1887, 23.
Deusek ez nu [...] asaldarazi behar gehiago nola ene ezaxolatasunak Andredena Mariaren alderat.
Sakelako liburua 76s (ap. DRA
).
Etxetan ez baitago gehiago Iainko legerik aita-amen ezaxolatasunaz.
Ib. 98 (ap. DRA).