gogoratze
Recuerdo; pensamiento.
Afaitaketak, arteziak, gogoratze lizunak, hek diot, dira debozionean deliberatuenak diren arimen ardurako lanak eta eserzizak.
SP Phil 454 (He 458 pensamendu lohiak).
Nai etzenukean oroitzapen edo gogoratze ark estutzen zaitu edo inguruan zarabilza?
Mb JBDev 271.
Ene gogoratzea anitz ederra duk, / beleak daukan gasna sarri nerea duk.
It Fab 258 (fábula escrita en dialecto labortano).
Ondo iduritu zitzaion gogoratze au santuari, eta elkarri agur egin zioten orduan.
Bv AsL 140s.
Gogoratze utsaz leertzeko zorian dabilkio biotza.
Mok 11.