jakiunde
(Lar, Aq 464 (G), H (V, G)),
jakiunda
(G-goi ap. JMB At (i-)).
Sabiduría; conocimiento. "Iakiunda (G-goi), sabiduría, ciencia, conocimiento" JMB At. v. jakitate, jakituria.
Zerren [...] juzgatzeko jakiundea bear dan. CatAnz 6. Jakiundearen nezesidadean arkitzen danari irakastea. OA 100. Sabiduria edo jakiunde infinitoa. Ib. 20. Gau batak besteari alkar jakiundea erakusten ziakitenak. Lar SAgust 7. Etzaio gordetzen Jangoikoaren jakiunde ekusleari bere gauzetatik bat ere. Mb OtGai I 74.
v. tbn. Cb Bast26.
Saba erregiña etorri zen munduaren kabutik Salomonen jakiundia aditziagatik. HondarSerm 139. Sortu zuan Berboa edo Hitza, ta jakiundea. Ub 125. Bere jakiundearen begiakin guztia ekusten duala. AA III 317. Gizon jakiunde ta birtute andikoak. Ib. 360. Salomonek, bada, jakiunde andiarekin janzirik, auzia erabaki zuen. Lard 210. Euskaldunen gañean aditua irten eta zerbait jakiunde beretu nai duenak. Aran SIgn 200. Nik uste nuen [...] hizkuntzarekiko jakitea, jakintza, jakiundea eta jakinduria ez zeudela hain aurreratuak Euskal herrian. MIH 399. Gure herriaren [...] jakiundeak sortu eta jantzi zuen errefrauaren arabera. MEIG IV 74.
JAKIUNDEKO EGIN.
"Jakiundako orain egin naiz, ahora he llegado a saber" JMB At.
JAKIUNDERAKO.
Para conocimiento de.
Asi ziran berpertatik euskara garbi gozoaren doai ederrak zabaltzen mundu osoaren jakiunderako.
Izt C 9.
Irakurleen jakiunderako emen esan bear da [...].
Lard 16.
JAKIUNDEZKO
(Adnom.). De sabiduría.
Zerren Semearenak diran jakiundezko obraak, eta juzgatzeko jakiundea beardan.
CatAnz 6.
Ea ez ote den [...] bi bide baizik gure jakiundezko baldernan sartu eta egoteko.
MEIG VI 108.