urzale
1.
"(L), amateur d'eau"
Lh.
Ez dira sakramentuen iturriko ur zale ta hau utzi ta itzulzen dira beren pasione egardunak nai dituzten edate zikin galgarri gaiztoetara. Mb IArg I 249.
(Ref. a plantas).
Onetan ikusten da neguan ostoa erortzen zaienak urzalegoak dirala, [...]. Itz gutxitan emen esan zagun zein zuaitz mota eta ze mallan diran ur zaleak.
Munita 74.
2.
(V, G, B ap. A
).
Abstemio.
Edaririk onena / degu ur garbia, / [...] / au da Ganbelu Jaunen / etxe zar-berria, / ardoak eraman ta / urak ekarria. Ur-zale batek
.
(1866).
Urruz Urz 21.
Ardaoa geiegian eztala ona, bera ur-zalea da ta, arimearentzat kaltegarria dala.
Ag AL 57.
Italiako Humberto ur-zalea edo ardaokirik edaten eztabena da.
A Ezale
1898, 142a.
Ni eninduen amak urzale egin, urak dakarzkien elikatura oriek ere eztitut gogoz jaten.
A Ardi 14.
Nik, urtzale-iduri egin da esan neutson: "Yauna eztot edaten ardaurik".
Or Tormes 69.
Errekan ito dala? Gizajoa! Etzan ba oso urtzalea!
EgutAr (ap. DRA
).
3.
Aguador.
Egarbera zeudenak alde egitean, egarri daudenak inguratzen dituzte urzalien maiak.
Ag G 181.
4.
"
Hurzale (S), baigneur"
Lh.