(V-gip, G, AN, L, BN, S; VP 1r, Lar, Hb, Dv(+ a- G), H(
ark- V, G)),
arkatxRef.:
A;
ElexpBerg
. Peña, roca grande."Peña","risco","berrueco"Lar.
"Dádivas quebrantan peñas, emaitzak austen ditue arkaitzak
"Ib."Grand rocher"Dv.
"Rocher"H.
"Roca, peña. Saturraranen arkaitz izugarrixak dare. Gutxi entzuten da; aitz esanagoa da"ElexpBerg.
v. haitz, 1 arroka. Tr. Documentado desde Larramendi, lo emplean sobre todo autores guipuzcoanos (a partir de Arrese Beitia aparece tbn. en algunos vizcaínos); entre los septentrionales, se documenta en el Duvoisin de LEd, Oxobi, Zubiri, Jean Etchepare, Iratzeder y, más modernamente, en Mirande y Lafitte. Duvoisin y estos dos últimos emplean la forma con aspiración inicial. Encontramos ejs. no ambiguos de arkaitza con -a constitutiva en Goñi (36 arkaitzara joan, 73 arkaitzarako sarrera ), y hay arkatx, junto a arkaitz en Otxolua. En DFrec hay 16 ejs. de (h)arkaitz .
Bide limurietan irristatuko, zingiradietan ondatuko, arkaitz-erpiñetan amilduko gera. LarSAgust 15s.
Ala Indietako Apostolo San Franzisko Xavier bat jentilen erri, edo basoan, eta arkaitzen artean, bakarrik, Sakramenturik gabe, nork lagundu etzuela ta desanparaturik iltzan. CbEg III 320.
Ez ote daude gure biotzak emengo izanai itsatsiak, olagarroa arkaitzari itsatsia dagoan eran?AA II 623.
Eman dizazutela / arkaitzak eztia, / eta basoko larrak / berriz madaria. ItFab 196.
[Maskorra] milla puska egin zan / arkaitza jotzean. Ib. 149.
Belate eta Elizondoko arkaitzetan Gipuzkoatarrak Franzesa porrokatu zutenean. IztC 496.
Beraren jaio tokia arkitzen da aomen andiko Aitz-zulatuan, zeñari komunkiro esaten zaion San Adriango portua, beraren izeneko arkaitzaren zatia dalako. Ib. 114.
Eta David arkaitz batean jarri zan, gogor egiteko asmoan. Lard 173.
Harkaitz guziak baino dorpheagoak dira [bekhatuak], eta ja ifernuko itsaso ondargabean hondatzen naute. DvLEd 64.
Alabearrez aldameneko arkaitz batek ematen zuen ur garbizko iturri bat. ArrGB 43.
Egonik au [...] Erromako Aita Santuen fede, aitormen eta lenentasunean, arkaitz gogor batean bezela, sendo ezarrita. AranSIgn 6s.
Lapurra zegoan lotan arkaitz baten gañean. ZabGabon 81.
Amildu egin zaizku / arkaitzetik bera. Ud 101.
Juan zan eta, bein ere urik izan etzan arkaitz legorrian, arkitu zuan iturri ederra. BvAsL 146.
Orregatikan, nai det nik erri onetan, / Nere bizi laburra azken arte eman, / Bere arkaitz ta mendi eta ibarretan, / Bizirik gurasoen oitura zarretan. ABAmaE 287.
Baga indartsuak arkaitz gogorrakaz burruka bizian ebiltzan egunero. AgKr 77.
Zuen sasoian aterako nuan nik ipurditik Anbotoko arkaitza bera ere. AgG 18.
Egun batean bururatu zitzaion Masabiellko arkaitz aiek guziak erri-lurrak zirala. Goñi 72.
Onetarako izan bear al zuten gure Leonen organu ta ingeles-ikasketak? Arabako arkaitzai belarriak gozatzeko?AArdi 97.
Obi berria da, arkaitzean zulatua, ta arri lodi batek ixten du bere sarrera. ArgiDL 99.
Hobia berria zen, harrokan egina; / Etzen hortan oraino ehortzirik nehor, / Arkaitz batek hetsia zaukan athe gaina. Ox 80s.
Eta gau artan naiko lan izan zuten Aritxulegiko arkaitzera igotzen. OrSCruz 51.
[Allpinako] arkaitz amil izugarriak. OrMi 100.
Arkaitz bageko egi batean, alleluia! ontzia legorretara da. Ib. 131.
San Pedro berriz arkaitz gañian / zegon beso bat autsiya. TxB I 83.
Eta gainak arkaitzez brokatuak, doi-doia xutik egoiten ahal direnak iduri. Zub 30.
Mendixka batzu ditugu orai eskuin ala ezker, zuhatz bat gabe, ttutturruan ala mazeletan arkaitz zurpail izigarri batzuek khabarrotuak. JEBer 18.
Mahain bat bezala ordokitzen den arkaitz gora baten gainean. Ib. 82.
Alde aretan basua ta larra ta aldatz oikak eta arkaitz ixugarrijak baño besterik ez ikusirik. Otx 105.
Mendirik-mendi, arkatxik-arkaitz eta arrurik-arru ibilttia. Ib. 130.
Nik esaten dizut: Zu zera Pedro (Arkaitza) eta arkaitz onen gañean goratuko dut nere Eliza. IrYKBiz 237s.
Arkaitz ta sasi besterik ez zan / itsas-egi murritzera. OrEus 202.
[Balendinek] erasoko lieke ukabilka bazterreko arkaitzai ere. TAgUzt 42.
Mendigañeko arkaitzaundi larrugorritu aiek, Jaungoikoak asarrealdian errotik ateratakoak eta ostikoka irauliak dirudie. Ib. 95 (v. tbn. 42 arkaitzaundi
).
Zure deiak arkaitzak inarros detzala. Iratz 41.
Arkaitz gallenak zaillak baziran, / zaillago euskal-fedea!SMitxAranz 85.
Ekaitz erasoak legorretik itxasora eramango ditu lur oiek, arkaitzak gorri utzita. Munita 146.
Bene-benetan be, ia arkaitz batetik burua botateko egoan. BilbaoIpuiB 51.
Arkaitzak eurak be ikaratuteko moduko orru izugarri bat. Ib. 53.
Nolatan ez ditu bere begirada otoitsuak arkaitzak berak beratzen?TxillLet 34.
Bota dira naiko tiro / arkaitz gogorrok austeko. GandElorri 57.
Arkaitz zulatu batetik pasatzen da antziñako kaltzada zaarra. Vill(
inAndAUzta 79n
).
Estrimorko desertuan arkaitz aundi baten itzalpean negar egin omen zuen. IbiñVirgil 117.
Arkaitz baten atzean gordeta, an zeuden iru kontrario, bat fusil-ametralladorarekin eta beste biak fusillakin ederki armatuta. Salav 97.
Erronkarirako bide hertsi bat iragaiten baita horko harkaitz latz batzuen artetik. Lf(
inCasveSGrazi 15
).
Gezaltzako baserrien atzeko aldean arkaitz ikaragarri bat dago, zuloduna gaiñera. AndAUzta 85.
Arkaitz aundi batzuen oiñean zegon zelaia, eta ainbesteko ur-pilla aundia zetorren amilka arkaitz-gaiñetik beera. BerronKijote 226.
Dinamitakin tiroa eginda, arkaitza puskatu.JAzpiroz 56.
Murumendiko arkaitzean, zulo batean, dama bat egoten zala. BBarand 23.
Mitoek berek, zein eta beharrezkoak zaizkigun, gehiago iraungo dute arkaitz gogor horren gainean eraikiak izan badira, hondar higikorretatik urruti. MEIG III 119.
v. tbn. Sor AKaik 111. JanEd II 130. Lh Yol 45. GMant Goi 57. Inza Azalp 70. Etxeg in Muj PAm 29. Jaukol Biozk 84s. Ldi IL 145. EA OlBe 57. Zait Sof 105. Mde Pr 113. JAIraz Bizia 81. Vill Jaink 31. Anab Aprika 101. Gazt MusIx 137. NEtx LBB 265. Uzt Sas 163. Azurm HitzB 43. BEnb NereA 72.
azpiadiera-1.1
(Como primer miembro de compuestos)."Castillo roquero, arkaitz gaztelua
"Lar.
Gora begiratzen du / eta du akerra / ikusten arkaitz-puntan, / dan bezin ederra. ItFab 146.
[Etxea] erori etzan, arkaitz-gañean egiña zalako. Lard 385.
Dabid arkaitz-tontor artatik irten eta Engadira joan zan. Ib. 173.
Arkaitz iturriko ur garbi garbia. AgG 6.
Arkaitz-gaineko txoritoki artan. AArdi 119.
Arkaitz-mokor batzuek. JEBer 14.
Zeu zara [...] Ama danetan onena [...] Zeu Zubiritar Bernartetxuri / arkaitz-leiotik urtena. Enb 111.
Eta han, arkaitz kaskoko muturretan dabiltza arranoak beren kafien eta ohantzen ondoan egaldaka. Zub 118.
[Jentillak] etxia baño aundiagoko arkaitz puskak atzaparretan artu ta kanikak balira bezela, beren aiekin jostatzen ziran. AlzBurr 40.
Arkaitz dorre tartean. OrMi 54.
Kuzkurtu zaitezte zuloetan, gaiztagiñak [...]. Arkaitz muturretan tinka zaitezte. Ib. 76s.
Bausko arkaitz-esian, arrabioa maiz dabillen tokian. Ib. 70.
Artzen ditu arkaitz-irrikitutik iru aldaska. Ib. 72.
Ermo darrai itxasoak arkaitz-erroetan aztaparrakaz atzamarka. TAgUzt 69.
Mollarriko arkaitz-muga jo zuenean, tink egin zuen arraunlariak. Ib. 136.
"Zertzuk iaten?", eta, "igaliak eta arkaitz-eztia, eskuarki". OrQA 121.
Begiak jaso nituen, eta bazegoen gizon bat harkaitz erpinean. MdePr 119.
Arkaitz-gañeko argi-etxea. AnabPoli 70.
Negurri guztietako arkaitz zathiak ikusten dira bean, kilo batzukoetatik, hanitz toneladarainokoak. OskKurl 105.
[Arrantzalea] dagoan arkaitz gañera inguratuta. Basarri 25.
Arkaitz gaiñeko elorri. GandElorri 143.
Bere Odola, euria arkaitz-gañean bezela, meza-entzule askoren biotz gogor eta legorretan labainduko da. MAtxGazt 97.
Arkaitz-artesi ta arbol-zuloetan egiñ oi zituzten beren erresumak erle zuur maratzek. BerronKijote 124.
Arkaitz-tontorrean. Ib. 159.
Arkaitz-utsune batean amabi tabako-landare aldatuak zeuden ondo-ondotik. AtañoTxanKan 146.
Eguraldi ona denean, itsas-ertzeko arkaitz-mutur batera joango zaizkizu. MIH 310.
Han daude nonbait kuzkurtuak pixti itxurako arkaitz-zurrunbiloak, lamiak, Tartalo gizon-jalea.Ib. 323.
azpiadiera-1.2
(Como segundo término de comparación, para resaltar la idea de dureza). Gogorrak dira menditarrak --ziñuan zaurituak-- euren mendietako arkaitzak baiño gogorragoak. AgAL 144.
Badakizute zertara ekarriazi zaituztean; barkatuko nion, bañan arkaitza baño gogorroa da; bada sokaz ondo lotu eta, ostikopean eraman nere begian aurretik. IllTestim 23.
Burua Erretzuko arkaitza bezin gogorra ote duk?EtxdeJJ 17.
Mendian nunai ikusten dira / ardiak eta beorrak, / oso aundiak ez dira baño / arkaitza bezin gogorrak.UztSas 169.
azpiadiera-1.3
(a-Hb),
arkatx (V-gip). "Ravin"Hb.
"
Arkatxa, acantilado, escarpa. Eibarren Arkatxa esan jakon Isasiko alde batari, etxiak eiñ baño len arkatxa zalako ibai aldera
"EtxbaEib.
azpiadiera-1.4
Rocoso (?). Zonbait kilometra pastu ondoan, agertzen zaizkigu mendi arkaitzak eta ezpeldunak. Zub 117.
HARKAITZ BIZI. Roca viva, desnuda de tierra.
v. HARKAITZ GORRI, HARKAITZ SOIL. Sinismenak eraman du ara kurutza ta arkaitz bizian errotu. TAgUzt 91.
Torrea lerden, erroak tinko, arkaitz bizia oñarri. SMitxAranz 93.
Ala jakin zuan bi eratan azaltzen zala [urrea]: arkaitz biziaren barrenen, [...] edo [...]
. JAIrazBizia 62.
Pikotx zorrotzez zuloa egiten ari ziran arkaitz bizi baten alboan. BerronKijote 149.
Ez da behinere axaletik, gaingiroki, ari, hondarpeko arkaitz biziaren bila baizik. MEIG III 86.
v. tbn. Ibiñ Virgil 108.
azpisarrera-4
HARKAITZEZKO . (Adnom.). Itz gozo bat ez, begirada bigun bat ez anaiarentzat. Ez Malenek, ez beste iñork. Arkaitzezkoa zuten erraia. AgG 277.
Goian izarrak bizitza zuri, / aztoreak mendian harkaitzezko. / Gizonak, aldiz, munduan / bizitza gizonezko. AzurmHitzB 60.
azpisarrera-5
HARKAITZ GORRI. Roca viva, desnuda de tierra y vegetación.
v. HARKAITZ BIZI. Goiko arkaitz gorrietan [...] sapelaitz egal-zuriak eguzkitan dirdaika gora doazi. OrMi 20.
Orizune mendiko arkaitz gorrietan / Zeru zolatik hurbil. Iratz 44.
Harrokaz-harroka, / Leizeri gora dagon arkaitz gorriraino. Ib. 145.
Baso gaitzak barna ara ta ona, arkaitz gorri gain. ZaitSof 70.
Ote, txillar, sasi eta arkaitz gorriz estalitako mendiak. Munita 56.
Arkaitz gorriko gorrian urteroko ta lorazko itxaropen betiko bat bizi dau elorri zaarrak. Azurm(
inGandElorri 27
).
Arkaitz gorrian laga ditu. "Silice in nuda conixa reliquit"
.IbiñVirgil 32.
azpisarrera-6
HARKAITZ-KARRAMARRO. "
Arkaitz-karramarru (AN-gip), cangrejo de entre peñas"A.
azpisarrera-7
HARKAITZ SOIL. Roca viva, desnuda de tierra y vegetación.
v.HARKAITZ BIZI. Bein batez ikusi ninan bide-ondoan arkaitz soillean errotutako pikondo bat. OrMi 26.
HARKAITZ-ZULO,
ARKAITZULO,
ARKAITXULO. Cavidad en la roca; gruta.
Arkaitz-zuloetan bizi dan otsoari. AgAL 15.
Arkaitz zuloetako egazti arraparien kabia. AgG 2.
Bazekizkian [...] bide inguruko arkaitz zulo ta aterpe denak. Ib. 4.
Arkaitz zulo artan batek biño geiagok gaba pasatzen zuten. Goñi 47s.
Arkaitzuloko iturritxoa / zir-zirrioka dijoa... / Arkaitzuloko iturri ontan / edaten det nik naikoa. TGarbizEEs 1927, 203.
Auntzen oin-bidetik, bata besteari elduz, apoka, arkaitzulora arte. OrSCruz 51.
Laster degu itzal pixka bat billatu-eziña, lur zulo edo arkaitz-zuloren batean ez bada. Munita 13.
Massabieleko arkaitxulo batean Ama Birjiña [...] agertu jakon neskatxo bateri. EgutAr 10-2-1957 (ap. DRA
).
Ardiak arkaitz-zulora, musin, / aldeko dabe larretik. GandElorri 168.
Altza aldeko jendeak, arkaitz-zulokoak esaten ziguteken len; orain los cavernícolas esango zigutek noski. AtañoTxanKan 91.
[Ardiak] muturrak arkaitz-zuloan sartu. Insausti 249.
v. tbn. Alz EEs 1924, 92.