Bayonés.
v. baionar.
Hameka ehun eta hiru hogoietan, / Baionako eliza zelarik hastetan, / Donibanek dretxoak Baionesei eman, / Gorphutzean bezala, orobat ariman.
Hb Esk 128.
Ferdinand de Lesseps izena duen jaun baiones batek hartu zuen bere gain lan horren egitea.
HU Zez 45.
Burdin bidez nindoan, baiones bi jaun gazterekin mintzo.
Ib. 77.
Baionesak berdin bazoazik Bordalerat, Bordalesak Pariserat.
JE Bur 124.
Itzal handi bat: Jansenius. Hunekin Baiones aphez bat ere errebelatu zen, Duverger de Hauranne.
Zerb IxtS 110.
Gaizo mutikoa, hangoa hiza! Donibandarra? Baionesa? Nungoa hiz?
JEtchep 115.
Ez dugu haatik uste, Baiones jakintsun batek ustekeria zuen bezela, Konpostelako beilarien beha egon direla.
Ardoy SFran 12s.
Aita Landaboure, sortzez baionesa.
Larre ArtzainE 263.