(A).
Inscripción.
Deducido por Azkue a partir de ilhartitz 'epitafio' en Oihenart (O Pr 137 Ilhartitz edo Epitafio; formado de ilharri + hitz), separando (h)il-artitz 'inscripción funeraria'.
Goizean Antoine d'Abbadie euskalzale gomutagarriaren izenean beren oiñetxera (Endaiko errira) ioan-etorri bat egingo dabe erakusketako gizonak, antxe artitz (Oihenartek inscripción adierazoteko oitu eban zelanbait berba au) bat gomutagarritzat isteko.
Ezale 1897, 255b.
Zu bezelako gizon jakitunentzat erakusgarritzat daukat emengo artitz (inscripción) polit, len elizpe zarraren ateburuan, orain auzpez lurrean ezarria deguna.
A Ardi 79.
Aurrean daukadan etxearen berri, ikusmenak, bitarteko gabe, ematen dit; baña zutabearen zatiak, zoladurakin batzuk, artitzak edo beste ikurren batzuk, onelako edo alako tokitan erromar txadona izan zala erazagutzen diate.
Zink Crit 25.
Adierazle (interpretea) baten bitartez-edo, ango artitzak (inscripción) irakur eta uler zitzakean.
Zait Plat 13s.
Aren opariz Olinpi-n eregitako irudiaren artitzean.
Ib. 122.