harkaitzpe.
Lugar debajo de la(s) roca(s); gruta.
v. harkaitzulo.
Ala lenago San Pablo lenengo Ermitañoa bakartxorik bere eremu ta arkaitzpean iltzan.
Cb Eg III 321.
Eta beste batzuei berriz egurra galanki bildu, eta an arkaitzpe batean su andi bat egin zezatela.
Arr GB 112s.
Iturriak len ere baditugu. Arburolan ezaldezute Galitzia ta beraxeago Malako iturria? Arkaizpean Zubite degu.
A Ardi 38.
Arkaizpeetan Bausko oroldioa milikatzen duen auntza bear diat.
'Sous le roc'
.
Or Mi 26.
Arrantzaleek, pertolak ipiñita, ontzixkek arkaizpera deramaztenean.
'À l'abri (des rochers)'
.
Ib. 141.
Karramarroena... / Au ere ez bigun! / Ondarrean auzpez, / luze-luze sar / arkaizpe doi-doian / beso ta atzapar.
Ldi UO 32.
Arkaizpean edo sasipean ezkutuka dauden loreak dituk usaitsuenak eta ukigabeenak.
TAg Uzt 284.
Iturria arkaizpean / eten bage jario / atxaren odola.
Egieder Usk 25 (ap. DRA).
Etxe zarpail batzuk zeuden arkaitzpeko txokoan.
Berron Kijote 226.