arroka-arte.
Lugar entre rocas.
Ni nere balota bizkarrean, izerdi zurrutan, hats bahi hurran, bidez bide, mendiz mendi; harroka arte, iratzepe, sasi; hemen jauzi, hanxet gibelaldea larrutuz herrestan.
HU Zez 138.
Harrok'artetan elgartu dire multzoka xori belatsak.
Ox 31.
Amodiorekin harrokarte batean gorde zuen, Jean Sougarret bere adixkideari sekretua fidatu... eta laster harriburua handik galdu!
Zerb Azk 22.
arrokatarte. (En casos locales de decl. sing.).
Pedroren ontzia / badago ertsia / arroka tartean / egunen batean.
It Fab 203.
Nabaritü zien han, harroka artian, Maria Birjinaren imajina eder bat.
Ip Hil 200.
Mendian gora, harrok-artetik jali ura garbi doa.
Ox 63.
Etxean bezala gaude / orain arrokartean.
Arti MaldanB 213.
Hibaiondoko haretan, / markaturik behatzak. / Arrokartean gizonak, / ematen ditu urratsak.
Ib. 232.