auzogune,
auzouna (V-gip),
auzuna (V)
Ref.:
A (auzuna);
Elexp Berg (auzouna)
.
"Barrio pequeño. Agrupación de caseríos"
Elexp Berg. "Bergak auzo eta auzouna asko dauka" Ib.
Gura dozue auzuna eder onetan igarotako yaso bat esatea?
Alt EEs
1917, 42.
Basondo auzunean dagon Santimamin deritxon leizea.
ForuAB 157.
Markiñen Artibaiko auzunan <-su-> atso bat sar samarra bisi eisan.
Rollo 18T.
Ermita aretan Mezarik emon eztala urte asko dira, auzunia bastertxu egiten dalako.
Kk Ab II 68 (45 auzune
).
Barrenerago, Gardata auzuneko basetxe zuriak.
Erkiag Arran 11.
Mauletik Barkoxerako bide nagusia gurutzatuz, Larraxako auzogunera jo zun.
Etxde JJ 159.
Baztar urrin baten, eleixati eta beste auzunetati guztiz aldendute.
Akes
Ipiñ
19.
Beobide-auzune au barruan artu ta bidez-bide Agarre auzora.
Ib. 17.
Auzune edo kofradia aretako baserritarren artean bananduko zituen txarrikiak.
Erkiag BatB 102.
Auzune bateko edanetxe ezagunean batzen dira langille gazteak.
Ib. 136.
Jende pillo bat San Antongo auzunan gelditu zan. An bazkaldu eta erromeria egin zuten.
Herr 14-9-1961 (ap. DRA
).
Auzune onen erdian dagon / etxean jaiotakoa.
FEtxeb 12.
Andre eta gizonak / auzuna batian, / korrua formatuaz / esaten ai zian.
Ayesta 114.
Beste erriko auzune batera.
Gerrika 35.
Duruelo, auzune bakarra, arte ta txapar artean galdua.
Onaind STeresa 88.
Oletako auzogunean nintzan batez.
Larre ArtzainE 260.