(Urt III 217, Lar),
aixetxo,
aixetxu,
axetxu .
(Dim. de haize
).
"Austellus, hegoatxoa, hegoa ttipia, hegoa xúmea [...] eguberdiko haizetxoa
"
Urt III 217.
"Airecillo"
Lar.
"Aura, aizetxo goxoa
"
Ib.
Axetxu otz bat sarzaiten da bentanatik ebagiten dauzela surrak.
Mic 12r.
Baita itxasoak, dakarren aixetxoa, / Egunezkoa baño eztiagoa da.
AB AmaE 393.
Illuntzeko aizetxoa, osto berrietan jolas egiñaz, belar luzeak zabulunduaz [...].
Ag G 281.
Urrutiko baserrietatik tuntun ots berria dator gure bidaztien belarrietara aizetxoaren egoetan.
Ib. 198.
Ortzea garden, euzkia diz-diz, / Ipar aixetxu biguna, / Txindorrak pozik abestuteko / Berebiziko eguna!
Enb 145.
Jaungoikuak gura-ta, / au eguraldije! / Ipar-aixetxuagaz / eguzki argije.
Ib. 168.
Jolas saratak neugana dakarz axetxu zolijak.
Laux BBa 34.
Illuntze-aurreak atera dun aizetxo bigunak eraginda.
TAg Uzt 238.
Belar izpi segailla dakusat, urduri antza, aizetxoak eragiñik zutik geldi eziñean.
Txill Let 54.
Gabeko aizetxoak eraginda, terral usaiñagaz [...].
Erkiag Arran 68.
Haizetxoa, / salmu kantari zegoen / adarretan igoa.
Azurm HitzB 59.
Hegoaldeko maite haizetxo bat ere etorri zitzaigun behin Provenzatik. Baina euskal prosak uzkur egin dio gehienetan gai horri.
MIH 298.
Edozein haizetxok itzal dezakeen su ahul bat besterik.
Ib. 18.