1.
(G, B, BN, S, R; HtVocGr 353, Lar, Añ, Izt 44v, Dv, H, VocB, Foix),
sarpide (L, BN, S; H)
Ref.:
A;
Lh(sarbide, sarpide)
. Entrada. "Entrée" Ht VocGr. "Entrada" Lar y Añ. "Portalón, en el navío" Lar. Gabaz gilzatu ta trankatua uzten dute itxeko sar-bide guzia. Mb IArg I 313. Ni naz bide zuzen edo belartegi onerako sar-bidea. Ib. 372. Arri andiz estali zutela obiaren sar-bidea. Ib. 276. Nauzie ikusi deabruain eskalera ta sarbidea? (179). LE-Ir. Bethi birjina izan zarena ta zeruko athe ta sar-bide zorionezkoa. Dh 86. Nahi izatu duzu lantzak idek zezadan zure bihotzerako sarbidea. JesBih 238. Murrurik argalenetik iriki zeban barrurako sarbidea. Izt C 305. Hersten dituzte sarbideak eta iguzkiari uzten diote egitera suaren lana. "Les écluses". Dv Dial 113 (It atakidak, Ur atiak, Ip bukalak). Murruaren asenturat idekitzen du sarbidea [ur-koterak]. Arb Igand 46. Leizezuloaren sarbidea. JMB ELG 113. [Zarautz] izango luke, ba, atsegintokirako sarbiderik zoragarriena. TAg Uzt 9. Eskallera-sarbidean. Mde HaurB 15. Sarbidea lehenik urintatu ondoan. Mde Pr 78. Iritxi giñan, bada, errira. Sar-bidea oso polita zan. Anab Aprika 93. Barrurako sarbide gabe gelditu nintzan. AZink 161. En DFrec hay 6 ejs. de sarbide.
sense-2
2.+ sarpide. Posibilidad de entrar, modo de entrar."2.º moyen d'entrer; 3.º permission, faculté de pénétrer q.q. part"Lh.
Cf. SARBIDEA EMAN. [Bihotz Sakratuaren] baithan sarpide izateko. JesBihD 24.
Arkitu zuten itsia eztei-etxea ta etzuten sar-biderik izandu. MbIArg I 374.
Nere maithaguneak ezin ukhan dik sarbiderik bihotz pustel hortan. Dh 147.
Mendian lenbizikotik eztu sarbide erosoa. LdiIL 71.
Ateko sargoriak sarbiderik ez du. LdiUO 55.
Atzerrietatik merkeago datozan gauza askori, al bestean sarbidea galerazteko. EguzkGizAuz 177.
U.G.T.ko Salerosketa Eragilleak [...] Erosketa Batzordean sartu nai zutela-ta etorri zitzaizkion Zaingo oneri. Eta sarbidea opa egin zitzaien.EAEg 28-2-1937, 1174.
Iakintzale guziek sarbidea zabalik bear zuten. ZaitPlat 22.
Gure barneko munduan kanpoko gorabereek sarbide aundia dutelako. VillJaink 107.
Beste aek, ostera, edonorako dauke sarpidea, ta jendaki goienekoaren txera ta adiguria. ErkiagBatB 140.
Apaizgaitegietan (eta Papeleretan) sarbide urria izan dugun batzuek. MEIG VIII 30.
Hizkuntzak ere sarbidea aurki lezake [...] ikas- eta irakas-gai bezala. MEIG IX 31.
azpiadiera-2.1
"
Sarpide, familiaridad, relaciones de amistad con los habitantes de una casa"Asp Leiz2. .
sense-3
3.Introducción, prólogo. Liburu bat xoil ona, Bizitze jaieratirako sarbidea izena duena. Birjin 264.
Ama guziz on hark erran zeraien bertze sarbiderik gabe. "Sans autre prélude"
.Ib. 100.
Misiñoaren sarbidea.ZavSerm I 3.
Irakurgai onen itzaurre edo sarbidea, badakizute, Etxegaraiko Karmeloren lana da. EguzkEusk 1926, 27.
Hasierako sarbidean, berri ugari ematen dizkigu Aita Villasantek. MEIG III 72.
sense-4
4."Aplican algunos este nombre a billetes e invitaciones"A.
Bost, lau ta iruna sarbideekin (Donostia, 1879). JFlor. Sarbideak, iruna errial (Donostia, 1889). Ib. Billera (teatro) ta eragabeko dantzetarako sarbideak (entradas) artubaz. Elizondo KristPE 106. Leizaola arpetarrari zor diot sarbide baten yabe egiña. Ldi IL 20.
sense-5
5.Modo de entrar, de penetrar (en un tema). Azkenik, berriz, historiaren oinarriak eta indar eragileak hobeki ezagutu nahiak sarbide berriak sortu ahala, hondoraino eta hondarreraino murgildu nahi lukeen egitekoa: ez da, noski, halabeharrez gertatu Howard Fast-ek Spartacus-en eta A. Koestler-ek The Gladiators-en gai berbera hautatzea. MEIG III 139.
sense-6
6.sarpide. Entrada, ingreso. A. Intzaren euskaltzain sarpidea Lotazillean izan dailla. Eusk 1919-20 (I) 78.
sense-7
7.sarpide. Intromisión. Eliz nagusian zein apaiz bear ziran ere erri-antolatzalleak erabakitzen zuan Gotzairen batere sarpiderik gabe. J.B. AyerbeEEs 1912, 62.
azpisarrera-1
SARBIDE EMAN,
SARBIDEA EMAN (sarpidea eman H).
Dar entrada, dejar pasar. Ez demozuela deabruari sarpiderik. HeEph 4, 27.
Itxol txar urratu [...] bazter guzietatik [...] aizeari sar-bidea ematen zion batean. MbIArg I 107.
Ama zuhurrak etzituen goratu ber-iloba baithan hildurazko egintz horiek, beldurrez hantusteko debruari sarbiderik eman. "Donner prise au démon de la vanité"
.Birjin 299.
Ala ematen diogute sarbide pensamentuei . (184). LE-Ir. D. Julianek eman ziote konseju ta sarbidea onara moroei. (189). Ib.(s.v. Nafarroa
).
Bertan / sarbidea emaiozu / zama bat baitakhar pisu. MdePo 96.
Baiña, ordua ez zala-ta, ez eutsen sarpiderik emon. ErkiagBatB 100.
azpisarrerakoSense-1.1
Bide hortaz emanen darotzue Jainkoak [...] erresuma eternaleko sarpidea. He 2 Petr 1, 11 (Ol sarbidea zabaldu; Lç sartzea administratu, TB sartzapena eman, IBk sarrera ireki).