Exactamente, con exactitud; con rigor.
Ikuslariari egokiak deritzaizkion oar guziak zeatzkiro ezarriak izan bitez [...] agirietan.
EAEg 19-1-1937, 844.
Ikusten dogunez, zeazkiro, lorratzik lorratz, aztertu ditu egilleak euskal kutsuzko bazter guztiak.
Agur 24-2-1973 (ap. DRA
).
Aspaldidanik esana dago, eta itxuraz esana, esate baterako, Ez dela inor gauza izango gaurko hizkuntza batean [...] Lauda, Sion, Salvatorem zehazkiro emateko neurri berean.
MIH 261.
Ikasiak beren artean zehazkiro mintzatzeko izan direla sortuak hizkuntz horiek.
Ib. 87.
Hitz eskasean aurkitzen garela sail askotan eta, okerrago dena, hitzak ditugunean hitz horiek ez daudela erdarazkoak bezain zehazkiro mugatuak.
Ib. 87.
Ederki baino ederkiago azaltzen dizkigu Muxikak gure kondairaren barrenaldeak: ederki, errazki eta zehazkiro gainera, ez egunkarietan azaldu ohi diren bezala.
MEIG I 226.
Gero, hemen erabili den idazkeraren berri ematen zaigu zehazkiro.
MEIG III 54.