Dim. de amona.
.
Goiz batean, Anzuelako kale goena gora zijoan amonatxo bat bere estameñazko soñeko beltz ederrarekin.
Apaol 117 (v. tbn. 107).
Nik ekarriko dizut, bai, amonatxok ekarriko dizu jostallu eder ederra.
Ag G 78.
Bazijoan amonatxoa, bazijoan baserrira, neskatxa gaztea baño pixkorrago.
Ib. 267.
Atxo gaxoa! Egiñalak eginda ere, ezin astoa mogitu. [...] --Zer du asto orrek, amonatxo? --galdetu zion Pernandok. --Ez dakigu bada. Ez ibilli nai.
Muj PAm 68.
Erriko elizaren ate-ondoan / amonatxo bat dago egun osoan.
Jaukol Biozk 13.
Bertako amonatxoak / esan dit gaur goizean: / "Seme zarrena il zioten / moroak gerratean...".
Ib. 16.
Amonatxua zuan ondoren / urritz-zigor bat artuta.
MendaroTx 154.
Biotzean min dut, min etsia, / negar ixilla darion miña. / Amonatxo bat nun: gaur, enarak / etorri-garaiez, aldegiña.
Ldi BB 84.
Amonatxo! Bakarrik / zagoku atean, / otz ta gogor, entzuten / zure azken-Meza!
Ib. 90.
Agur, Amonatxoa! Egun Aundirarte!
Ib. 94.
Olaxe ematen zuten denbora gure amonatxo aiek, orain eun urte andereño panpoxa ziran gure amonatxo aiek.
Lek SClar 109.
Gure maisua izan da / esperantza gaiztoa. / Aspalditik da hori / gure amonatxoa. Arti MaldanB 213.