artxiba,
arxibo,
arxiba (Gèze).
Archivo.
"Archives"
Gèze.
v. zuzeleku.
Baionako Kapituluaren arxibotik edo papertegitik.
'E chartario Capituli Bajonensis'
.
ES 160.
Beste atzenai edo testamentu bat ere arkitzen da uriko elizaren zuzeleku edo artxiboan.
Zab Gabon 88.
Eztaere zuzelekubetan (artxiboetan) arkitu ez degu.
BPrad EEs
1913, 215.
Bederatzi "kantapaper" baditugu Arantzazuko artxiboan bertako Ama Birjiñari buruz.
SMitx Aranz 195n.
On Juan Olazarandarrak barri asko aurkitu ebazan artxibuetan Durangoko zidargiñen ganean.
Alzola Atalak 139.
Erre betirako artxibotan jasotzea merezi zutenak ere.
Berron Kijote 86.
Bainan ez dut uste artxiba hek hor diren, zeren okopazione denboran Limoges-ra igorriak izan baitziren.
Etchebarne 135.
Artxibo bat bezela zan aren burua.
JAzpiroz 39.
Gaur ere nunai arkitzen dituzte seiñaleak artxiboetan.
Insausti 38.