azal-huts.
Hipócrita.
v. azalgezur, azalzuri; cf. AZAL HUTS.
Beraz, ukar egiterakoan, turutotsik ez atera zure aurretik, azalutsek sinagogetan ta kaleetan oi dutenez.
Ol Mt 6, 2 (Lç hipokriték, HeH onarena egiten dutenek, Ur ipokritak, Dv itxura edertzaleek, IBk itxurazaleak).
Azaluts ori, zerorren begitik aga lenen erauzazu.
Ib. 7,5.
Azalutsok (estos hipócritas), gaurdaño adiskide tankeran etorri zaizkigu.
Etxde AlosT 74.
Aundikiak eta adiskideak izenez edo egokieraz bakarrik dittuk oiek, izatez azaluts kiskillak.
Ib. 71.
Ordun asi zitxinan esaten: "Zertako yoan zerate gorriekin?" Azal-uts zuriak!
Or QA 76.
Irudituko zaizu arroxko, kaskarin, lotsagaldutxo, azaluts, kopetan zazpi larrukoa.
Sorarrain Lili 27.
Irigaraiko jaunarekin maiteminduarena egiten zuenik ez digu ezkutatzen azaluts ez besteak!
Mde Pr 174.
Damu dizut, zion delako azal-utsak, damu dizut ikusiz ez zarela zentzatu nahi.
Mde HaurB 80.
Zuen zoritxarra, idazlari ta pariseo azalutsok!
Ker Mt 23, 29 (Leon fartzuntziak).