(Tiempo de) placer, gozo.
Gauden emen guti bat bere atsegin aldia mutiltxoari ematen.
Mb IArg II 157.
Au bezelako festa eta atsegiñ-aldi bat banaketan izaten du inozenteak.
Arr GB 122.
Gorputzari atsegin-aldi egoki bat eman bearrean, biltzen dira illunabarrean mutil gazte oiek.
EEs 1918, 154.
Ba dakit bai, zeruak eta alabearrak eta zorionak lagundu ezpalidate, munduak etzuela izanen au irakurteko (ordu bitsuko) atseginaldirik.
"Pasatiempo y gusto"
.
(Quijote IX)
Or RIEV
1929, 7.
Ongi bai zakien Jainko Jaunari gaudela aldez edo moldez, onean eta gaitzean, atsegin alditan nola biozminetan.
FIr 133.
Bizitzako atsegiñaldi guztiak baño geiago balio zun orduerdi arek.
TAg Uzt 267.
Itxas bazter onetan jaso ditue aberats-jendeak jauregi dirdaitsuak atseden-aldirako; baita atsegin-aldirako ere.
Ib. 9.
Ta atsegiñaldiak ere non izango arako arek, dagokion baño geiago bizita?
Zait Sof 141.
Bere mutillekin estuasun latzetan bere burua agintari nabaitzeak eman oi zion atsegiñaldirik aundiena.
Etxde JJ 40.
Gabon-egunak mundu osoan atsegin-aldi diranez.
Erkiag Arran 181.
Atseginaldi dezun garaian / bazabiltz txoro-antzian, / uste baiño len izango dezu / naigaberen bat etxian.
And AUzta 149.
Lozorroak artuko zaituela Jangoikoaren serbizioan, azturik munduko gauzak, atsegin ta egotaldi bat egiten ezpadozue Jesusen oñeetan.Añ LoraS 101.