ahurtraka,
ahutaraka,
ahurtaka. A puñados, a manos llenas. Hala-nola ereileak bere alhorrean bihia ahurtraka hedatzen baitu. ArbErlis 127.
Urrian, ahutaraka eta non nahi bildurik, bazuen onjoez tira. BarbPiar I 127.
Hori uk, hori xantza. Debria! hiri dirua ahurtaka. Zub 42.
Ustez eta lurra aztaparkatuz urrea ahurtaka hatzemain dugula. Ib. 50.
Ahutaraka, urhe, zilar eta diamantez hamar bat zaku edo zorro betherik, zaku hek eman zituen bi behor pullitenen gainean. BarbLeg 139.
Hainbertze mirakuilu eginez, ongia ahurtaraka hedatuz, bere predikuetan. ZerbIxtS 86.
Borreroak gorputzaren zati marduletarik, hala nola azpiak eta bularrak, haragia "ahurtaraka (eskuraka) harturik" ebakitzen duela. MdePr 77.
Denak [yauregiak] aberats okituez beteak eta sosa xautzen dutenetarik ahurtaka barreatuz beren yostakerietan. AIrEuskIp 84.