(Dv→A).
Acción o dicho atrevido, osado; atrevimiento, osadía, temeridad.
"Action osée, impertinente"
Dv.
v. ausartzia, ausardia, ausardikeria.
[...] Eskualdunak baduela, bi begitarte. Zer ausarkeria! Zer gezurra!
HU Zez 40.
Nere ausarkeriaz aserretu-ta.
Lh EEs
1915, 233.
Bere okertasun eta ausarkeriaren bildur.
"Procacidad"
.
Zink Crit 58.
Ez diru, ez jende, ez laguntza, zeudela; ausarkeria litzakela gerran jarraitzea, ta uzteko.
Or SCruz 35.
Ire ausarkeriak non dituk? Or ago sagu bildurti bere zuloan bezala.
TP Kattalin 193.
Ezegidazube ausarkeritzat artu, baña, [...].
Otx 179.
Edariak gizona lotsagabetu ta ausarkeriz (atrevimiento) jazten du.
Etxde AlosT 78.
Zuk ordea eztiozu bere ausarkeri ta lotsagabekeriai sekula mugik jartzen.
Etxde JJ 31.
Oinbeste aburu egizkoen artean [...] zula dasatenean, etzait atsegin, ala baldin ba-da ere, ausarkeri ori.
Or Aitork 366s.
Ausarkeriz aitortzea.
"Temere adfirmare"
.
Ib. 368.
Erdaindu etzazu ausarkeri ta gezur guzitik nere azal eta barrenak.
Ib. 304.
Ez jakiñak makiña bat ausarkeri egin azten zituan garai artan!
Ugalde Iltz 15.
Eztabaida, ausarkeri, lotsa-joeratxua ta samurraldia, danak batean dituan mutilla loak artu dau.
Erkiag BatB 136.
Barkatu nere ausarkeria; bañan nondik erdietsi dituzu iru erloju ok?
Izeta DirG 91.
Jupiterrek, ordea, lazkiro zigorrazi zun ausarkeri ori.
Ibiñ
Virgil
50.
--Zer duzu or, bidoi oietan? --Nik? --Ez bada... ausarkeria galdetzea.
Lab SuEm 188.
Jainkoak ez dezala nai ausarkeriok, nik esan dudan aako-artan paga-bear izatea.
"Estos atrevimientos"
.
Berron Kijote 116.
Zenbaitek egin duen susmoa, alargunaren ondasunek batipat liluratu zutelakoa, ez daiteke ausarkeriarik gabe ahotan har.
MIH 236.
Dena den, ez da beharbada gehiegizko ausarkeria izango nik esatea.
MEIG V 104.