atenatar,
atenaitar,
athenestar. Ateniense.v. atenar, ateniense, ateniendar, ateniano. Zeinek baiterraket abantail eraman diotela Athenastarrei. ES 156.
Athenastarren edo Grekoen hazkuntzak edo eskolak eragin zituela erromakotzat. Ib. 157.
Athenatar guziak [...] eta han ziren arrotzak. HeAct 17, 21 (Dv athenestar, Ol atenaitar, Ker, IBk, IBe atenastar; Lç atheniano, Arriand atenar).
Atenastarrak [erregearen borondatetik apartatzen zan mendekoa] kastigatzen zuen. AgSerm 122.
Solon atenastar andiaren antza geiagotan du. AArdi 73.
Esan ere zenien atenatarreri. OrAitork 169.
Erlojutegia enziklopei-akademi bat da izan, Atenaitar ikastola bat. EtxdeItxas 107.
Atenatarrak, orotarat ikusten dut osoki jainkotiar zareztela. Herr 19-10-1961 (ap. DRA
).
Eladetarren, eta batik-bat, Atenaitarren alsakeri galgarria areagotu besterik etzuten egiten. ZaitPlat 123.
Atenai, izan ere, Kekrope-k irasi zun, Pala atenaitar edo Minerbe-ren babespean. IbiñVirgil 36n.