1.
(Sust.).
Protección.
v. babeski.
Aurpegi-erdian sudurra zuzen, surpekoa ezpañaren babesgarri eder.
Ldi IL 22.
Ta orain Erkalaren babesgarri-legea ez al didate ezarriko, legegin begiragarriok ikusi bezelaxe antzeztu ditudala-ta.
Ib. 26.
Euzko Araudiaren 10gn. ataleko b) izkiko azken zatiak, Lendakaritza oneri eskubide demaio Erkal ordezkaritza lanak beste norbaiteren esku utzi al izateko. Babesgarri au ez balu ere [...], alaxe egingo luke.
"
Aun sin este precepto de amparo"
.
EAEg
12-12-1936, 522.
Badira arriz eta teilla aundiz arloa estaltzen dutenak euri-iasen eta lur-egartsua pitzatzen duten sargorien babesgarri.
Ibiñ
Virgil
89.
Eta buru-gaiñean, burukian, jo zuan pare-parean; babesgarri ona zan bai, baiña mendiren bat gaiñera etorri balitzaio bezela, odola zariola asi zan.
Berron Kijote 112.
Makil baten bi muturretan jarri [bi marmitak], bizkarrean artuz. Miñik ez emateko, azpian babesgarri bat.
Ataño
MLanak
8s.
Zenbait ekaitz gaiztoetan itxasoan arrapatzen gaituenean, berriz, ontzi txar baten babesgarria besterik ez.
Ib. 11.
(Tema nudo, tras gen.).
Eskua betazal gañean eguzkitik begien babesgarri jarriz.
Ataño
TxanKan
192.
2.
(Adj.).
Protector, tutelar.
Lege artezkari eta babesgarriak eman bearrean arkitu ziranean.
"Leyes fiscalizadoras o tutelares"
.
EAEg
2-3-1937, 1187.
Gaztetxoen Batzorde Babesgarriko Onemalle Taldean.
"Grupo Benéfico de la Junta de Protección de Menores"
.
Ib. 30-1-1937, 937.
An egoan Kantauri itsas-kolko aundia, aratz, txukun, urdin. Antxe kai babesgarria, an ondartzak.
Erkiag Arran 185.
En DFrec hay un ej. más.