1.
(V-arr-gip, G-azp-bet). Ref.: Elexp Berg ; Gte Erd 261.
Modo de actuar; comportamiento. "Ezta kristau batentzako jokabidea (V-arr, G-azp)" Gte Erd 261. v. jokaera
(5).
Tr. Documentado desde finales del s. XIX casi exclusivamente en textos meridionales. En DFrec hay 220 ejs. (uno septentrional) de jokabide y 3 de yokabide.
Gurarien errazoiagazko alkartasun eta jo[k]abide zuzen bat, Jaungoikoaren borondatearen erara. Itz Azald 190. Aien jokabidea, iñor ez pusilatzea omen zan da. Or SCruz 120. Erritan egin zion bere jokabide itxusiagatik. Etxde JJ 18. Gizeraiketan neure jokabidea zuenak oro baio xahuago, zaluago, egokiago eta pollitago dela. Mde Pr 137. Gazteen ta umeen jokabide ta ibillerak. Erkiag Arran 148. Norberaren okerrak zuzentzekoa zuurren jokabidea bada. Txill Let 83. Ba-dakigu zer jokabide artzen duten erlijioaren etsaiek. Vill Jaink 24. Batetik jokabide berri baten aldeko eta bestetik zartzale ziran irakasleen artean. Gazt MusIx 60. Ijitoen jokabidea batez ere; baiña beste
geiagok ere egiten dute [batek ostu ta danak jan]. In EZBB I 69. Aberastasun berezi au gordetan zaintzie biar biarrezko jokabide bat dala. Gerrika 186. Ustekabean ikasiko dugu haien jokabidea. MIH 245.
v. tbn. MAtx Gazt 25. NEtx LBB 150. Olea 203. Berron Kijote 139. Etxabu Kontu 160. Onaind STeresa 116. Zendoia 225.
2.
jokabire.
Jugada.
Pedro Yarza ikasiya da / pelotarekin lanian, / joka-biriak egiten ditu / idiamentu onian.
Tx B I 28.
3.
Norma.
Euskera landuaren gaitasunean eta egoeran, ordea, geuk dugu obena, eta ez bestek, geure eskuetan baitugu jokabide bat arkitzea.
Herr 5-12-1957, 3.