desegokeri (Dv (G)).
Inconveniencia; desacierto; (lo) que no es pertinente.
"Insanité"
Dv.
Desegokeri oriek jakiteak arrotu eta puztu zaitue orrenbesteraño?
AJauregi EE
1885b, 176.
Ez jakiñaz eta lasaikeriaz zenbat desegokeri itsusiak esan dituzuen.
Ib. 272.
Iritziak ez datoz bat irudimen-jolas arin honi buruz, desegokikeriak ugari dituelako.
MEIG I 192.
Horrelako desegokikeriek ez naute [...] gehiegi nahigabetzen: [...] gisa horretako purrustadetan nondik datozen jakiteak baitu axola, ez zer dioten.
Ib. 258.
Ez nioke gaztelaniaren jatortasunari bestetandikako desegokikeriarik erantsi nahi.
MEIG IV 51.
[Mujikak] euskaraz argitara zuen lanari [Arriandiagak] erdaraz aditzera ematen dizkion hutsak eta desegokikeriak.
MEIG VIII 88.