zureria.
Tr. La forma general es zureria. Hay zuleria en Aresti.
1.
(-ri L, BN, R, S ap. A
; Dv),
zuleria (V-ger ap. A
; Zam Voc).
Maderamen.
"
Zureria, charpente, l'ensemble des pièces de bois appartenat ou destiné à une construction. Zureriako, qui appartient aux pièces constituant la charpente. Zureriako burdin-ziriak laburregiak dire, les chevilles de fer de la charpente sont trop courtes"
Dv.
"Maderamen, conjunto de maderas de una obra"
A.
Nahi bada ere zur-alde eder bat egin, aski da arteetarik urthe oroz khentzea gando txarreanetarik. Azkenekotz geldituko da diru gaitza balio dukeen zureria.
Dv Lab 369.
Urkhia ez da hanbat on etxe zurerietako, bainan bai benuzeriako.
Ib. 321.
Suak, lothuz geroz, baderama karrika osoa. Emazue ororen gainera uztailako iguzkiak xiphildurik emanak zituela zureria zahar horiek guziak.
Prop 1887, 109s.
Nun da zurgina, bere antzez etxe baten zureria ontsa ezarriko duena? Nor da, eskolarik gabe, liburu bat eginen duenik?
JE Bur 193.
Kaperaño hari datxikola, bertze kapera ttipi bat: hau dena zureria urreztatuz.
JE Ber 58.
[Kaperak] soailuko zureria zaharra dena ezagun du, trebeseko habe lodiari datxizkola gapirio-lerroak.
Ib. 59.
Jauregiko eskalerak zedra taulaz berrituak izan dira, hala-nola zureriaren bertze zati asko.
Ib. 57.
Hantxet gertatu zirela biak [kaleriako] zureria lehertu haren pean.
Larre ArtzainE 75.
v. tbn.
HerVal 236. Prop 1898, 224.
2.
zuleria
. Tablado.
Zuleria bat muntatu genuen plaza erdi erdian. Eta komedia bat asmatu genuen.
Arti Tobera 270.
Erreboluzio tribunale bat bilduko baita zuleria batean, herrian gertatu ziren egintza batzuk judikatzera.
Ib. 262.